Pertsonalitate anitza
Jolas honekin kristoren parreak egiten dituzte.
Antzerki pixkat eskatzen da, egilearen aldetik.
Eskuekin aurpegia tapatzen dezu, eta esaten dezu:
Ni naiz gizooooooooooooooonnn.....
Alaia. (eta poz pozik egotearen itxurak egin)
Berriz eskuekin aurpegia tapatu, eta esan:
Ni naiz gizooooooooooooooonnn...
Tristea (eta aurpegi triste tristea ipini)
Eskuak aurpegira.
Ni naiz gizoooooooooooooooonnn...
Itsusia. (eta aurpegia txikle bihurtu)
Kilimatzailea (kilimak egin)
Gaiztoa (gaizto aurpegia ipini, eraso!)
Txintxoa, jotzailea, saltokaria, mutua, berritsua, begihaundia, dardartia, dantzaria...
Okurritzen zaizuena. Antzerki asko egin, eta gehien gustatzen zaizkienak errepikatu.
Mundial pasatzen dute!
_
2 Comments:
Eskerrik asko berriro, Patxi, ideiak emateagatik. Gu orain dezentetan jolasten gea aurpegiak jartzera, eta oso ondo pasatzen deu (inguruek ere parre egiten dute, etzazula uste). Txandaka egiten deu, eta oraindik bi urte bete ez dituen semeak beti aurpegi bera jartzen duenez (esaten du negarrez ari dela eta algaraka azaltzen da eskuak aurpegitik kentzean), ba denok parre pila bat egiten deu. Trenean, kotxean edo edozein tokitan jolasteko balio du eta irudimena sustatzen du. Oso-oso polita jokoa, bai jauna!
Bufffa!
Jakingo bazenu zenbat pozten nauen zure mezuak!
Pentsatzen jarri naiz, horrela, bapatean, blog honek parre algara asko sortzen laguntzen duela. Hau poza!
Igual banekien, baina zure semearen xehetasunak "ikusten" lagundu dit.
Eskerrikasko zuri!
Posta un commento
<< Home