Baietz zapata kendu!
Uda ez bada ere, beroa azaldu da, eta gauzatxo batekin gogoratu naiz bapatean.
Ze gustora ibiltzen diren umeak hankautsik ziburuetan.
Jolastu beraiekin, “Baietz zapata kendu” esanez...
Kale egiten dezun itxurak egin lehendabizi:
- Ai, ez det asmatu! Hurrengoan, hurrengoan kenduko dizut zapata!
Eta halako batean kenduiozu zapata bat, eta gero bestea, eta ibil dadila hankautsik.
Plazerra benetakoa haientzat.
Gero lan pixkabat hartu behar da umeari zapatak jartzen, hori bai.
Ziburuan dagoenaz gainera ume gehiago badago inguruan, euren joera, lurrean dauden zapatak hartuta, alkarri botatzea izaten dabatzuetan, baina horrelakoak ere ondo daude.
Punteriaren arabera noski... Ez jarri pare parean ere.
_
0 Comments:
Posta un commento
<< Home