Ziburuetan
Adi mezu honi:
Akaso inoiz tokatu zaizu umeari bultza egin behar izatea ziburuetan. Nekagarria ezta? Makurtu egin behar dezu. Tarteka umeak hankekin jo egiten zaitu, despistatzen zeranean...

Ba bukatu da!
Nik Aginako baserritar bati ikasi nion. Berak halaxe bultza egiten zion eta harritu egin nintzan.
Probatu eta... fenomeno aizue! Baina fenomeno fenomeno!
Harrezkero, beti berdin egiten det bultza.
Alde batean jartzen zera, kateari heltzen diozu... Eta hortixek! Kateari eraginez alde batera eta bestera. Makurtu beharrik gabe, eta batere nekatu gabe! Eta indartsu!
Baserritarren jakituria, aizue!
_
0 Comments:
Posta un commento
<< Home