Muxu ematen zein?
Jolas hau mundiala da.
Bi ume behar dira, hori bai.
Zeu etzanda jartzen zera, eta esaten diezu:
- Zuek muxu eman behar didazue aurpegian, eta nik, begiak itxita, igerri egin behar det zeinek ematen didan.
Muxu emateko moduagatik, edo baten edo bestearen berotasun aldearengatik, edo itzalengatik toki argitsu batean bada, (edo begiak erdi-irikiz, tranpak eginez), beti igartzen dezu zeinek ematen dizun muxua, jakina.
Haiek berriz, ez dira nekatzen. Ea noiz konfunditzen zeran!
Eta zeu ere ez zera nekatzen noski. Nola nekatuko zera ba! Muxuak eta barruko parreak, konbinazio kilikagarria.
_
0 Comments:
Posta un commento
<< Home