<!-- --><style type="text/css">@import url(https://www.blogger.com/static/v1/v-css/navbar/3334278262-classic.css); div.b-mobile {display:none;} </style> </head> <body id="body" onload="replaceText();"><script type="text/javascript"> function setAttributeOnload(object, attribute, val) { if(window.addEventListener) { window.addEventListener('load', function(){ object[attribute] = val; }, false); } else { window.attachEvent('onload', function(){ object[attribute] = val; }); } } </script> <div id="navbar-iframe-container"></div> <script type="text/javascript" src="https://apis.google.com/js/plusone.js"></script> <script type="text/javascript"> gapi.load("gapi.iframes:gapi.iframes.style.bubble", function() { if (gapi.iframes && gapi.iframes.getContext) { gapi.iframes.getContext().openChild({ url: 'https://www.blogger.com/navbar.g?targetBlogID\x3d10641151\x26blogName\x3dHarrapatu!\x26publishMode\x3dPUBLISH_MODE_BLOGSPOT\x26navbarType\x3dBLUE\x26layoutType\x3dCLASSIC\x26searchRoot\x3dhttps://harrapatu.blogspot.com/search\x26blogLocale\x3dit\x26v\x3d2\x26homepageUrl\x3dhttp://harrapatu.blogspot.com/\x26vt\x3d6515826474618318870', where: document.getElementById("navbar-iframe-container"), id: "navbar-iframe" }); } }); </script>

sabato, maggio 03, 2008

Ikusten det ikusten deeeet...

Aurrekoan, negar muskilean isildu gabe ari zan ume bihurri bati, susto bat eman nion, terrazan eserita geunden lagunen belarriak lehertuko ziren bestela dezibelio-festa hartan.

Isildu zan halako batean: pakea. Baina nola utzi mutikotxo gizarajoa aurpegi harekin?

Jolasten hasi nintzen berarekin. Erabili nuen hutsik egiten ez duen jolasa - parrezka hasi zan momentuan -, eta ondoren, hop, beste trikimailu bat bururatu zitzaidan.

Bere kamiseta altxatu eta...

- Utzidazu zer ikusten dan zulo hortatik!
- Ze zulo?
- Txilborretik!

(begia txilborrera eraman eta...)

- Aibaaaaaaa... Igeldoko montañarusa ikusten da!!! .... Utzi ikusten berriz? Aibaaaaa... Guggenheima! Guggenheima ikusten da!

....

- Odain nik!


venerdì, marzo 21, 2008

Bat-bateko kanping denda

Bi aulki alde batean, beste bi aulki bestean, edredoi pare bat, kriseilu bat eta...

Irudimena!

Gu ez bagoaz mendira, betor mendia gugana. Edo nola montatu kanping-denda bat bost minututan!




Gero, oheratu aurretik, kriseiluaren laguntzarekin, ipuitxo bat irakurri eta...




Lotara!

ZZzzzzzZZzzzzZZZZzzzz....

____

venerdì, novembre 09, 2007

fotomaton

Egoera berezia da. Fotomatonean sartu, danak estu estu, eta flax-aren zain, kilimak, jun harago, ai kendu beso hori hortik, ukondo hori nere begi paretik fuera faborez!

Nahikoa parre egiten da.

Beren xarma dute gainera fotomatonen ateratako argazkiek, eta, oroimenen bat edo beste itsatsita, zoragarri geratzen dira bulegoko mahai gainean, edo ordenagailuaren atzeko paretan.




____

giovedì, settembre 20, 2007

Marrazki lehiaketa






Ume gehienek oso gustoko dute marrazkiak egitea, eta zuk... Praktika zeharo galduta daukazun arren, txikitan ere oso zalea zinen, ezta?

Hamar marrazki egin behar dira. Batek 5 gauza aukeratzen ditu, eta besteak beste bost. Banaka, biek esandako marrazkiak egin behar dira.

Gero komeriak izaten dira zein dan politena erabakitzen, baina zintzotasuna lagun, - eta azerikeria pixka bat, nola ez ba - irabazlea zein izan dan hitzartzen da. Hirugarren baten iritzia ere eskatu liteke, jakina.

Hemen erakusten dizuet atzo egindako lehiaketaren mosaikoak. Bistan danez, nik arrastorik ere ez itsas-zaldiek ze mutur daukaten. Nere Ronaldiñoa berriz, ez didazue ukatuko, berea baino mila aldiz lortuagoa ;-)

Primeran pasatzen dute.

____

sabato, marzo 10, 2007

Ipuin laburtxo bat

Jakina da umeak oso ipuinzaleak direla. Errez murgiltzen dira istorioen barruan, eta primeran pasatzen dute.

Nik izugarri ondo pasatzen det ipuiak kontatzen. Hemen daukazue adibidetxo bat. Baditu bere akatsak, lehenengo ahaleginean grabatutakoa da, baina tira, umeak oso esijenteak ere ez dira. Erakutsiezue, eta baldin gustatzen bazaie, hamar minututan behintzat entretenituta izango dituzue.

Ipuia, Garak beinhola argitara eman zuen euskal ipuinen bildumako bosgarrena.

Jainko-jainkosek ez dakite dena.

Testuak: Isabel Miller
Marrazkiak: Olatz Aguado