Marrazki lehiaketa


Ume gehienek oso gustoko dute marrazkiak egitea, eta zuk... Praktika zeharo galduta daukazun arren, txikitan ere oso zalea zinen, ezta?
Hamar marrazki egin behar dira. Batek 5 gauza aukeratzen ditu, eta besteak beste bost. Banaka, biek esandako marrazkiak egin behar dira.
Gero komeriak izaten dira zein dan politena erabakitzen, baina zintzotasuna lagun, - eta azerikeria pixka bat, nola ez ba - irabazlea zein izan dan hitzartzen da. Hirugarren baten iritzia ere eskatu liteke, jakina.
Hemen erakusten dizuet atzo egindako lehiaketaren mosaikoak. Bistan danez, nik arrastorik ere ez itsas-zaldiek ze mutur daukaten. Nere Ronaldiñoa berriz, ez didazue ukatuko, berea baino mila aldiz lortuagoa ;-)
Primeran pasatzen dute.
____
0 Comments:
Posta un commento
<< Home