zirika zirika
Umeak zoriontsu dira, zirikatzen badituzu. Neurriz jakina.
Atzo goizean, supermerkatuan, ni nere karroaz…

Han sartu dira nere pasiloan, Amaia eta Marta. Han nun atera dan nere barruko deabrutxoa. Karroa hartu eta… Barrikada! Hemendik ezin da pasa.
- Utzi pasatzen!
- Ezta pentsatu ere! Ez zerate pasako… Europako mendirik altuena zein dan esan arte.
Biak parrezka. Ni serio, bi neska hauen kultura mailaz arduratuta.
Ez zeukaten ideia arrastorik, jakina.
- Ea ba, pista bat emango dizuet. Marta, zure jertse zuriarekin dauka harremana izenak.
- ….
- Adidas?
- Ezzzzzzz…
- Adi? Didas?
Parre eta parre biak.
- Ea, ze kolorekoa da?
- Zuria!
- Lehenengo zatia, Mont- Bigarrena? Mont?
- Montzuri? Montblanco?
- Hooooori da, Mont-Blanc.
Biak aurrera.
____
Umeak, noiz zirikatuko zain beti. Ez galdu aukera.
____
0 Comments:
Posta un commento
<< Home