Txinatarrak lo
Hau ez da jolas bat berez, baina badu bere xarma:
Mojen eskolan ikasia zera? "Educación y buenas constumbres en la mesa" liburua buruz dakizu? Auskalo ze arrazoirengatik, sufritu egiten dezu mahaian zure aldamenean dagoenak ahoa irikita duela, zarata atereaz jaten duenean?
Ba erabili ezazu, Patxitraperoren formula, hutsik egiten ez duena:
Nola erakutsi ume bati ahoa itxita duela jatearen birtuteak?
- Iratiiiiiiii… Mesedez, jan zazu ahoa itxita dezula, zaratarekin txinatarrak esnatuko dituzu ta.
- Eeeee? - Iratik; ahozabalik orain, baina zaratarik atera gabe, txinatarrena ulertu nahiean, zuri begira -
- Bai ba. Txinatarrak lo daude ordu honetan, munduaren bestaldean. Zarata egiten segitzen badezu jatean esnatu egingo dituzu!
- Aaaaa… - Iratik.
Hortik aurrera, Irati, pentsati, eta sukaldean, pakea.
Ahazten zaionean, atzera ekingo dio ahoa zabalik duela jateari, ohi duen bezela.
- Iratiiiiiiiii, txinatarrak! Xxxxxxx!
Pakea atzera.
(barruko parreak zuk bakarrik aditzen dituzu)



___
0 Comments:
Posta un commento
<< Home