Ekaitz ikusi al dezue?
Badago jolas bat, neri izugarri gustatzen zaidana, eta umeei gehiago.
Ikusten dezu ume talde bat, hurbiltzen zera, eta galdezka hasten zera:
- Ikusi al dezue Ekaitz?
Ekaitz bertan dago noski.
- Hemen nagooooooo!
Ondokoek ere esan egiten dizute: hemen dagooooooo!
Danak lentilak ez dituzula jarri edo, esnatu gabe zaudela edo, halakoren bat pentsatzen.
Zu han bertan ez dagoen itxurak egiten.
- Nun? Nun dago? – serio serio -
Segituan igertzen dizute jolasean ari zerala. Azalpenak ematen dizkizute, aurrean jartzen dizute; zu temati, bila zabiltzan itxurak egiten denbora guztian.
Ekaitz gizarajoa, azkenerako larritu ere egiten da. Umeak halakoxeak dira.
Orduantxe bukatzen da jolasa:
- Hombre! Ekaitz!! Hemen zaude ta! Ez zaitut ikusi!! Aspaldiko !!!
Besarkadak, muxuak, igurtziak…
Danok parrezka.
_
0 Comments:
Posta un commento
<< Home