Manifestazion...

Hau ez da umeak horretara trebatzeko. Zin dagit. Baina manifak hor daude, kalean, eta umeek ikusten dutena imitatzeko joera natural, beharrezko eta entretenigarria dute.
Bakoitzari orri bat eman, idatzi dezala edo marraz dezala nahi duen marrazkia, eta ala! Pasiloan aurrera eta atzera, oihuka!
- Manifestazion, txorizo y jamon!
- Ez ez ez, ez gera garbituko!
- Pagarik gabe, etxeko lanik ez!
Antidisturbioena ere ez da gaizki egoten. Korrika umeak, eta bat plastikozko puzgailu batekin "egurra" ematen.
Umetan behintzat, goza dezatela korrikan! Gero gerokoak.
Primeran pasatzen dute.
_
Harrapatu!


2 Comments:
Aupa Patxi,
Asko gustatu zait ideia. Dena den, kontuz haurrei erakusten diezunarekin gero horrelakoak gertatzen ahal bazazizkie,...
http://www.zaldieroa.com/zaldi/bekarioa/source/2.htm
Kalefazio beharrik ez hoiek! Gaizkitxo ;-))
Posta un commento
Links to this post:
Crea un link
<< Home