<!-- --><style type="text/css">@import url(https://www.blogger.com/static/v1/v-css/navbar/3334278262-classic.css); div.b-mobile {display:none;} </style> </head> <body id="body" onload="replaceText();"><script type="text/javascript"> function setAttributeOnload(object, attribute, val) { if(window.addEventListener) { window.addEventListener('load', function(){ object[attribute] = val; }, false); } else { window.attachEvent('onload', function(){ object[attribute] = val; }); } } </script> <div id="navbar-iframe-container"></div> <script type="text/javascript" src="https://apis.google.com/js/plusone.js"></script> <script type="text/javascript"> gapi.load("gapi.iframes:gapi.iframes.style.bubble", function() { if (gapi.iframes && gapi.iframes.getContext) { gapi.iframes.getContext().openChild({ url: 'https://www.blogger.com/navbar.g?targetBlogID\x3d10641151\x26blogName\x3dHarrapatu!\x26publishMode\x3dPUBLISH_MODE_BLOGSPOT\x26navbarType\x3dBLUE\x26layoutType\x3dCLASSIC\x26searchRoot\x3dhttps://harrapatu.blogspot.com/search\x26blogLocale\x3dit\x26v\x3d2\x26homepageUrl\x3dhttp://harrapatu.blogspot.com/\x26vt\x3d6515826474618318870', where: document.getElementById("navbar-iframe-container"), id: "navbar-iframe" }); } }); </script>

domenica, luglio 24, 2005

Nere laguna zera?

Umeari esan:

- Etorri txikitxo, galdera bat egin behar dizut:

- Zer? - berak

- Nere laguna zera?

- Bai. (?¿?)

Eta orduan estutu on on bat eman. Besarkatu fuerte fuerte, aspabientoak eginez, aiiiiiii!!! Baina ze jatorra zeran!

Eta pakean utzi.

Handik minutuerdira.

Jon, kepa, Aritz... Nere laguna zera?

- Baieeeeetz! - Berak - Eta berdin. Besarkatu fuerte fuerte. Aspabientoak, muxuak dozenaka.

Eta pakean utzi.

Eta handik minutuerdira berriz, eta berriz, eta berriz. Umea aspertu arte. Tira, ez dira aspertzen. Parre egiten dute, eta oso gustora hartzen dituzte besarkada, laztan, muxu eta igurtziak.

Aspertzen diren momentuan, lehenxeago edo geroxeago aspertu egingo baitira hainbesteko "maitasunaz"...

- Nere laguna zera?

- Ez! - esango dizute.

Orduan jun eta zaplada mordoa eman, serioaren plantak eginez.

- Joe!!

- A! Zeuk esan dezu! Ez zera nere laguna!

Eta parre algaren ondoren, atzera erasoa!

- Nere laguna zera?

Segun zer gustatzen zaien gehiago, muxuak edo zapladak, gauza bat edo bestea esango dizute. Primeran pasatzen dute. Eta zuk ere bai, izan ere, behingoagatik zeu zera astuna, ez beraiek!

_