Kriston burrundaie
Honekin ez det inolako deskubrimendurik egiten, baina primerako jolasa da umearentzat, zuk hari nahi adina zarata egiten uztea.

Bateriarik ezean, sukaldeko kazuelak atera, dozenerdi bat, burruntzalia, edo kutxara parea...
Sukaldeko atea itxi (oso garrantzitsua...)
Eta aire!
Haiek primeran pasako dute, eta baita zeuk ere (etxean aspirina faltarik ez badezu behinik behin).
Itxura pixkat har diezaiozun jolas honi, hona, bideo txiki bat.
Rok del arkakuso.
_
4 Comments:
Aupa Gari!
Hemen nabil, itsumustuan, jendeak ikusteko formato egokiena zein dan asmatu ezinda. Jakin gabe ikusten diren, ez diren... Nerean ikusten dira ta, horregatik ausartzen naiz ipintzera.
Bideo hau ez da beste mundukoa, isilik baitago deabrua. Teknikarekin asmatu ahala, etorriko dira xelebreagoak.
Asko jolastu!
hau da inbidia!!!
nik txikitan izan nian halako bat, bateria konpletua, baina egun t'erdi besterik ez zian iraun, eta bene-benetan ziot
ez zakiat zein kalitatetako izango den hau, primerakoa zirudik, baina badaezpada bere erabilpena dosifikatzea aholkatzen diat
haurrentzako instrumentuen inguruan bazaukat anekdotatxo bat, baina maisuari jarraiki, hurrengorako gordeko diat kontutxo hau
aio!!!
Aupa Patxi, uste dut denok ikusteko formaturik egokiena MPEG dela.
Jarraitu umeentzako jolas hauek erakusten, baliagarri izango zaizkit aita izatean ;D
Aupa Arrano!
Ezin ba asmatu. Denborarekin lortuko det, baina momentuz windowsekin ibili behar.
Ea Aitatxo kategoria irabazten dezunerako, pixkabat gehixeago betetzen dedan blog hau. Badaukat asmoa gizentzeko poliki poliki!
Posta un commento
<< Home