Ekatzu muxu bat
Hau, jakina, ezin zaio edozein umeri egin. Baina konfidantzazkoak direnei bai. Nik egiten diet, eta gaur arte, ez zaizkit hasarratu. Keja txikiren bat bai igual egunen batean, baina hasarratu inoiz ez, eta parre egin askotan.
- Aber txikitxo, ekatzu muxu bat!
Makurtu muxu emateko, haren lepotik bueltan besoa luzatu umea estu hartuz eta...
Begia txupatu!
Mimoz, denbora pixkat hartuz.
Protesta egiten dute, askatzen saiatzen dira, baina esandakoa. Ez direla hasarratzen, eta gustora hartzen dutela "laztana".
Egunen batean ostikoren bat ematen badidate, kontatuko dizuet.
-
2 Comments:
Nere hiru urteko alabari, berriz, "behien muxuak" gustatzen zaizkio, mingainaz aurpegia goitik behera errepasatzea, alegia. Baina jasotzea ez, ematea gustatzean zaio berari!
Probazazu behin, aurpegi erdian makilajea edo zerbait eman, eta bestean ez, eta behi muxu bat emateko eskatu.
Imajinatzeaz bakarrik hasi naiz parrezka!
Posta un commento
<< Home