Agur pupu!
Hau ere, txikitxoenekin egiteko.
Mina hartzen duenean, esan:
- Aber maitia, nun daukazu pupua?
- Hemeeeen (berak)
Mina daukan tokira besoa luzatu, eskuarekin hartzen dezun keinua egin, eta bota! urrutira! Keinu hori egin.
- Han! Ikusten dezu? Han dijoa zure pupua! Esaiozu agur maitia. Aguuuuuuuur, aguuuuuuuur!! Buuuuuu! Gero eta urrutiago! Gero eta txikiago! Aguuuuuur!
Min txikia bada, distraitu egiten dira, eta oso ondo funtzionatzen du.
Min haundia bada... Pazientzia! Mimoak eta pazientzia.
Gogoan hartu hala ere, heldu esperientzigabeok, umeak izugarri gogorrak direla. Lehenaldia eta etorkizuna baino, oraina bizitzen dutela.
Beraz, ez sufritu hainbeste beraiengatik. Errukarri itxura bai, baina zu baino askoz gogorragoak dira!
Eta desahogatzeko batere arazorik ez dutenak gainera.
(ikusten dezue, helduok baino askozaz ere fundamentosoagoak)
_
2 Comments:
Arrazoia, Patxi: funtzionatzen du!!
Beti beti ere ez, baina ai, funtzionatzen duen guztietan, ze lasai geratzen diren, eta guk zenbat disfrutatzen degun!
Posta un commento
<< Home