Saltoka
Zer egin, etxea umez beteta badaukazu, eta gauean lasai lasai egon nahi badezu gogoko pelikula bat ikusten? Inor ezer eskatuz/negarrez/jolasgurez etortzea nahi ez badezu sofan etzanda zaudenean?
Klaro ba! Nekatu! Umeak nekatu!
Zeinek ez du koltxoi zahar bat etxean? Bueno, bale. Beharbada mundu guztiak ez. Baina beti inprobisatu daiteke koltxoneta moduko bat zerbaitekin. Edo sofako kojin haundiak erabili, edo beste zerbait.
Gero toki altu bat aukeratu behar da. Egokia. Umeek bertatik salto eginez minik hartuko ez dutela ziurtatzen duena.
Eta gero, ahaztu zaitezke umeetaz arratsalde guztian! Behin eta berriz igotzen eta saltoka ibiliko dira, aspertu gabe, leher egin arte.




Pelikulak on egin dagizula!
_
0 Comments:
Posta un commento
<< Home