Burua bere kasa
- Aita, jetsiko didazu bizikleta kalera?
Zu sofan eserita, kalera jeisteko inolako gogorik gabe. Begiratzen diozu umeari, eta ezer esan gabe, burua mugitzen hasten zera, ezker-eskubi.
- Joooooooo, aitaaaaaaa!
Burua mugitzen segitzen dezu. Ezker-eskubi.
- Aita bengaaaaaaaa, jetsidazu bizikletaaaaa!
Berdin. Burua ezker-eskubi, etengabe... Umea ezezkoarekin desesperatzen ikusten dezun arte. Orduan hau bota :
- Aitor, etorri maitia. Burua bere kasa ibiltzen hasi zait, eta ezin det gelditu. Lagunduko didazu gelditzen?
Burua mugitzen segi, umeak burua bi eskuekin heldu eta gelditzen lortu arte.
Gero baietz esan noski, jetsiko diozula bizikleta.
Parreak garantizatuta.
_
0 Comments:
Posta un commento
<< Home