Ikusten det ikusten deeeet...
Aurrekoan, negar muskilean isildu gabe ari zan ume bihurri bati, susto bat eman nion, terrazan eserita geunden lagunen belarriak lehertuko ziren bestela dezibelio-festa hartan.
Isildu zan halako batean: pakea. Baina nola utzi mutikotxo gizarajoa aurpegi harekin?
Jolasten hasi nintzen berarekin. Erabili nuen hutsik egiten ez duen jolasa - parrezka hasi zan momentuan -, eta ondoren, hop, beste trikimailu bat bururatu zitzaidan.
Bere kamiseta altxatu eta...
- Utzidazu zer ikusten dan zulo hortatik!
- Ze zulo?
- Txilborretik!
(begia txilborrera eraman eta...)
- Aibaaaaaaa... Igeldoko montañarusa ikusten da!!! .... Utzi ikusten berriz? Aibaaaaa... Guggenheima! Guggenheima ikusten da!
....
- Odain nik!