Harrapatu!
Ez dakizu umeekin jolasten? Ez zera ondo moldatzen? Nahiko zenuke, baina ez dakizu nundik hasi?
Hitz majiko bat dago, umeen munduan sartzeko. Ume bati, irriparre bat lapurtzeko.
Oinez doala, ezustean harrapa zazu atzetik...
Edo aurrean daukazunean, begiraiozu begietara, eta botaiozu:
Harrapatu!
Hori besterik ez, hitz hori:
Harrapatu!




Beste ezer ez dezu behar. Horrekin bakarrik, Irabazita daukazu!
__________
Borobildu nahi badezu, luzatu zazu “a” hizkia:
Haaaaaaaaaaaaarrapatu!
Eta harrapatzen dezunean (lortzen badezu) kilima batzuk egizkiozu. Jolasa errepikatu nahiko du behin eta berriz.

Ongietorria lagun! Sartu zera, umeen mundura.
Irakurri itzazu hemen azaltzen jungo direnak, proba itzazu gustoko dituzunak, eta zoriona eta irriparreak banatu ezezik, zuk ere asko, asko ikasi eta irabaziko dezu. Ikusiko dezu.
0 Comments:
Posta un commento
<< Home