tag:blogger.com,1999:blog-106411512024-03-13T19:57:19.145+01:00Harrapatu!Haurrekin jolasteko ideia eta proposamenakPatxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.comBlogger57125tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-72424695227399868432008-05-03T21:08:00.004+02:002008-05-03T21:29:50.383+02:00Ikusten det ikusten deeeet...Aurrekoan, negar muskilean isildu gabe ari zan ume bihurri bati, susto bat eman nion, terrazan eserita geunden lagunen belarriak lehertuko ziren bestela dezibelio-festa hartan.

Isildu zan halako batean: pakea. Baina nola utzi mutikotxo gizarajoa aurpegi harekin?

Jolasten hasi nintzen berarekin. Erabili nuen hutsik egiten ez duen jolasa - parrezka hasi zan momentuan -, eta ondoren, hop, beste trikimailu bat bururatu zitzaidan.

Bere kamiseta altxatu eta...

- Utzidazu zer ikusten dan zulo hortatik!
- Ze zulo?
- Txilborretik!

(begia txilborrera eraman eta...)

- Aibaaaaaaa... Igeldoko montañarusa ikusten da!!! .... Utzi ikusten berriz? Aibaaaaa... Guggenheima! Guggenheima ikusten da!

- Odain nik!

Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-70775142043706378262008-03-21T22:41:00.004+01:002008-03-21T23:10:53.102+01:00Bat-bateko kanping dendaBi aulki alde batean, beste bi aulki bestean, edredoi pare bat, kriseilu bat eta...

Irudimena!

Gu ez bagoaz mendira, betor mendia gugana. Edo nola montatu kanping-denda bat bost minututan!

<embed pluginspage="http://www.macromedia.com/go/getflashplayer" src="http://www.patxitrapero.com/kanping1.swf" type="application/x-shockwave-flash" quality="high" height="300" width="300"></embed>

Gero, oheratu aurretik, kriseiluaren laguntzarekin, ipuitxo bat irakurri eta...

<embed pluginspage="http://www.macromedia.com/go/getflashplayer" src="http://www.patxitrapero.com/kanping2.swf" type="application/x-shockwave-flash" quality="high" height="300" width="300"></embed>

Lotara!

ZZzzzzzZZzzzzZZZZzzzz....

____Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com4tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-74313570495661896302007-11-09T20:21:00.000+01:002007-11-09T20:33:50.343+01:00fotomatonEgoera berezia da. Fotomatonean sartu, danak estu estu, eta flax-aren zain, kilimak, jun harago, ai kendu beso hori hortik, ukondo hori nere begi paretik fuera faborez!

Nahikoa parre egiten da.

Beren xarma dute gainera fotomatonen ateratako argazkiek, eta, oroimenen bat edo beste itsatsita, zoragarri geratzen dira bulegoko mahai gainean, edo ordenagailuaren atzeko paretan.

____Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-62902671759573643252007-09-20T00:55:00.000+02:002007-09-20T01:10:05.634+02:00Marrazki lehiaketa

Ume gehienek oso gustoko dute marrazkiak egitea, eta zuk... Praktika zeharo galduta daukazun arren, txikitan ere oso zalea zinen, ezta?

Hamar marrazki egin behar dira. Batek 5 gauza aukeratzen ditu, eta besteak beste bost. Banaka, biek esandako marrazkiak egin behar dira.

Gero komeriak izaten dira zein dan politena erabakitzen, baina zintzotasuna lagun, - eta azerikeria pixka bat, nola ez ba - irabazlea zein izan dan hitzartzen da. Hirugarren baten iritzia ere eskatu liteke, jakina.

Hemen erakusten dizuet atzo egindako lehiaketaren mosaikoak. Bistan danez, nik arrastorik ere ez itsas-zaldiek ze mutur daukaten. Nere Ronaldiñoa berriz, ez didazue ukatuko, berea baino mila aldiz lortuagoa ;-)

Primeran pasatzen dute.

____Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-29946261138064490282007-03-10T02:27:00.000+01:002007-03-10T02:45:46.877+01:00Ipuin laburtxo batJakina da umeak oso ipuinzaleak direla. Errez murgiltzen dira istorioen barruan, eta primeran pasatzen dute.

Nik izugarri ondo pasatzen det ipuiak kontatzen. Hemen daukazue adibidetxo bat. Baditu bere akatsak, lehenengo ahaleginean grabatutakoa da, baina tira, umeak oso esijenteak ere ez dira. Erakutsiezue, eta baldin gustatzen bazaie, hamar minututan behintzat entretenituta izango dituzue.

Ipuia, Garak beinhola argitara eman zuen euskal ipuinen bildumako bosgarrena.

Jainko-jainkosek ez dakite dena.

Testuak: Isabel Miller
Marrazkiak: Olatz Aguado

<embed pluginspage="http://www.macromedia.com/go/getflashplayer" src="http://www.patxitrapero.com/ipuia.swf" width="400" height="400" type="application/x-shockwave-flash" quality="high">
</embed>Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-57299680105625569642007-01-12T02:41:00.000+01:002007-01-12T02:48:11.024+01:00zirika zirikaUmeak zoriontsu dira, zirikatzen badituzu. Neurriz jakina.

Atzo goizean, supermerkatuan, ni nere karroaz…

Han sartu dira nere pasiloan, Amaia eta Marta. Han nun atera dan nere barruko deabrutxoa. Karroa hartu eta… Barrikada! Hemendik ezin da pasa.

- Utzi pasatzen!

- Ezta pentsatu ere! Ez zerate pasako… Europako mendirik altuena zein dan esan arte.

Biak parrezka. Ni serio, bi neska hauen kultura mailaz arduratuta.

Ez zeukaten ideia arrastorik, jakina.

- Ea ba, pista bat emango dizuet. Marta, zure jertse zuriarekin dauka harremana izenak.

- Adidas?

- Ezzzzzzz…

- Adi? Didas?

Parre eta parre biak.

- Ea, ze kolorekoa da?

- Zuria!

- Lehenengo zatia, Mont- Bigarrena? Mont?

- Montzuri? Montblanco?

- Hooooori da, Mont-Blanc.

Biak aurrera.

Umeak, noiz zirikatuko zain beti. Ez galdu aukera.

____Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1163495129276239172006-11-14T09:49:00.000+01:002006-11-15T02:05:36.986+01:00Art-patatatortilaGauza zaharra da, janariarekin ere, jolas daitekeela. Zopa: fideoak bazter batean pilatzen dituzu, hortxe hondartza. Garbantzuak: badator helikopteroa (koilara) ale batzuk erreskatatzera, kobazulora (ahora) eramateko. Haragia mozten ikasten: nun dauka sudurra (haragi iskina) xerra malapartatu horrek?... Imajinazio pixkat besterik ez da behar, jolasa, ondo pasatzea, eta errentagarritasuna (umeek jarritakoa jatea) ahalbidetzeko.

Ez nuena ezagutzen zan, patata tortilak dekoratzearena! Hori guztiz berria da neretzako. Lehenago deskubritu izan banu!

Gariren blogean ikusia.

____Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com1tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1163288724990585942006-11-12T00:44:00.000+01:002006-11-12T00:46:25.366+01:00Emaidazu indar pixkatJolas moduko hau, biziki gomendatzen dizuet:

Noizean behin, deitu zuen mutikotxo-neskatxoari, eta hau esan:

- Aiiiii, ez dakizu ondo ze ahulduta nagoen. Zatoz, emaidazu indar pixkat.

Berak badaki, sarritan eskatzen baitiozu gauza bera. Bere indar guziz besarkatuko zaitu.

Bukatutakoan…

- Ez ba, oraindik ahul nago. Emaidazu beste bat!

Holaxe, behin eta berriz, nahikoa indar jaso, eta nahikoa parre egin arte.

____Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com2tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1157758665966970822006-09-09T01:33:00.000+02:002006-09-09T01:37:45.976+02:00Txinatarrak loHau ez da jolas bat berez, baina badu bere xarma:

Mojen eskolan ikasia zera? "Educación y buenas constumbres en la mesa" liburua buruz dakizu? Auskalo ze arrazoirengatik, sufritu egiten dezu mahaian zure aldamenean dagoenak ahoa irikita duela, zarata atereaz jaten duenean?

Ba erabili ezazu, Patxitraperoren formula, hutsik egiten ez duena:

Nola erakutsi ume bati ahoa itxita duela jatearen birtuteak?

- Iratiiiiiiii… Mesedez, jan zazu ahoa itxita dezula, zaratarekin txinatarrak esnatuko dituzu ta.

- Eeeee? - Iratik; ahozabalik orain, baina zaratarik atera gabe, txinatarrena ulertu nahiean, zuri begira -

- Bai ba. Txinatarrak lo daude ordu honetan, munduaren bestaldean. Zarata egiten segitzen badezu jatean esnatu egingo dituzu!

- Aaaaa… - Iratik.

Hortik aurrera, Irati, pentsati, eta sukaldean, pakea.

Ahazten zaionean, atzera ekingo dio ahoa zabalik duela jateari, ohi duen bezela.

- Iratiiiiiiiii, txinatarrak! Xxxxxxx!

Pakea atzera.

(barruko parreak zuk bakarrik aditzen dituzu)

___Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1156342741795303202006-08-23T16:13:00.000+02:002006-08-23T16:19:01.813+02:00Kotxe horiaaaaaaaaaaa!!Jolas hau burukomin galanta izan leike helduontzat. Batez ere, gu gure munduan gaudelako beti, umeak ez bezela. Umeak gai dira jolas bati egun guztian eusteko; guk ardura haundiak ditugu, dakizuen bezela, mundua konpontzen, gure burua konpontzen…

Nola erreparatu gure paretik pasatzen ari dan kotxe hori horri?

Zapla!

Horixe da jolasa. Zeinek ikusi kotxe hori bat lehenago, “kotxe horiaaaaaaaaaaa!” esan, eta zapla! Ondokoari.

Odokoak ezin du erantzun noski, galdu egin baitu.

Zuk jolas hau gorrotatzen bukatzen dezu, baina sakonean pozik zaude, zure kaxkajoak pimeran pasatzen dutelako.

Txispa!

Hau aurrekoaren anzekoa da: hitz bat, edo esaldi bat, bi lagunek aldi berean esaten dutenean, “txispa” esaten duen lehenengoak irabazten du. Besteak ixilik egon beharko du, norbaitek haren izena hiru aldiz esan arte.

Hau gurasoentzako pagotxa izan daiteke!

..... Irabazi ezkero noski.

Bixkiak eta kapikua

Beste aldaera bat: kalean zoaztela, matrikula batean bi zenbaki bixki ikusten dituenak, esan egin behar du azkar azkar: “sei-sei!” “bi-bi!”, eta ondokoari zartako pare bat eman.

Zenbaki kapikua bat ikusten duen lehenengoak berriz, “kapikua!” esan, eta ondokoari atximurka egin.

Ausartak izan! Zuen umeei jolas hauek erakutsi eta… sufritzera lagunok!

____Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1154303367436516542006-07-31T01:44:00.000+02:002006-07-31T01:49:27.446+02:00PaketuetuepapaKoreografia, sinkronia eta... <embed pluginspage="http://www.macromedia.com/go/getflashplayer" src="http://www.patxitrapero.com/teknik2.swf" type="application/x-shockwave-flash" quality="high" height="400" width="400"></embed>Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1148080146787196422006-05-20T01:00:00.001+02:002006-05-20T01:18:23.056+02:00Bere egunaEskeiniozu egun oso bat ume bati. Eraman ezazu toki polit haundi batera, gauzak egiteko edo ikusteko aukera asko izango dituen toki batera. Utziozu berari agintzen. Izan dadila “bere” eguna. Alkarrekin bazkaldu, ibili, jolastu…

Etxera itzuli aurretik, sartu jostailu denda batera, eta erosiozu “kapritxo” bat.

Munduko umerik zoriontsuena egingo dezu, eta zu ere ez zera urruti ibiliko.

<embed pluginspage="http://www.macromedia.com/go/getflashplayer" src="http://www.patxitrapero.com/bilbo.swf" width="400" height="400" type="application/x-shockwave-flash" quality="high">

Musika: izar ederrak (mendebaldeko euskal kantuak - Hiru truku)

(Beste ume bati eskeinitako egun batekoak, hemen)
_Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1142121992778976922006-03-12T01:06:00.000+01:002006-03-12T01:06:32.796+01:00Ekaitz ikusi al dezue?Badago jolas bat, neri izugarri gustatzen zaidana, eta umeei gehiago.

Ikusten dezu ume talde bat, hurbiltzen zera, eta galdezka hasten zera:

- Ikusi al dezue Ekaitz?

Ekaitz bertan dago noski.

- Hemen nagooooooo!

Ondokoek ere esan egiten dizute: hemen dagooooooo!

Danak lentilak ez dituzula jarri edo, esnatu gabe zaudela edo, halakoren bat pentsatzen.

Zu han bertan ez dagoen itxurak egiten.

- Nun? Nun dago? – serio serio -

Segituan igertzen dizute jolasean ari zerala. Azalpenak ematen dizkizute, aurrean jartzen dizute; zu temati, bila zabiltzan itxurak egiten denbora guztian.

Ekaitz gizarajoa, azkenerako larritu ere egiten da. Umeak halakoxeak dira.

Orduantxe bukatzen da jolasa:

- Hombre! Ekaitz!! Hemen zaude ta! Ez zaitut ikusi!! Aspaldiko !!!

Besarkadak, muxuak, igurtziak…

Danok parrezka.

_Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1139994907875600402006-02-20T21:40:00.000+01:002013-12-01T21:42:11.363+01:00autofurgonetaTelebistari begira asper asper eginda dituzun egun hoietako batean, holako zerbait eginez erreskata zenitzake:

Autobus-mikrobus-autofurgoneta!

Ikusi bideoa.

Bideoa ikusten ez?, klik hemen

Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1136941151890312692006-01-11T01:41:00.000+01:002006-01-11T01:59:11.906+01:00Punteria bazkal-garaian

Oso jolas polita izaten da bazkal garaian, ogi pusketa txikiak egin, eta umeak "saskiratzen" ibiltzea.

Asmatu dezu jakina. Saskia zu zera. Ahoa irikitzen dezu, eta asmatzen duten arte.

Primeran pasatzen dute.

Errituala ere bihur daiteke, zu eserita zaudela, haurrak frigorifikotik zuri jogurra eta kutxarila botatzea.

Ez dute trebetasunik oraindik, jakina, oso ariketa emozionantea izaten da.

Batzuetan -gutxitan- jogurrak lurrean bukatzen dute, baina ezta hainbestetan ere.

Umeak burrukan beti, zeinek jogurra botako, desiatzen.

Eta zu eserita, errege moduan, altxatu beharrik gabe.

_Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com2tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1132322302643995452005-11-18T14:41:00.001+01:002005-11-18T14:58:22.643+01:00Irakurriko degu pixkabat?Galdera hau normalean gurasoak egiten dio semeari-alabari, baina proposamen hau egiteko denbora pixkat hartzen badezue, egunero ez bada, astean bi-hiru aldiz, eurak izango dira galdera egiten dizutenak zuri.

Aukeratu etxean toki isil bat, telebistarik-irratirik-musikarik gabekoa. Aukeratu butaka, siloi bat, sofa eroso bat. Eseri bertan, eta ipini umea zure magalean.

Irakur dezala berak ipuia, berak aukeratutako ipui bat, eta berak irakurri ahala, zu zuzentzen jun, ahal dan goxoen eta lasaien.

Urduritu egin zaitezke, asko trabatzen dira.

Urrezko araua: pazientziarik ez galtzea. Patxadarik haundiena.

Eta irakurketa gozatzeko ezinbesteko diren arauak eman umeari:

- Errespeta ditzala puntuak eta komak. Irakur dezala lasai.
- Har dezala harnasa koma eta puntu bakoitzean.
- Irakur dezala testuari ahalik eta entonazio teatralena emanez. Kosta egiten zaie, ez dute erabat lortuko, baina bai lagunduko die testuari zentzua ematen.
- Esan umeari IKUS dezala irakurtzen ari dana. Gu helduoi baino askoz errezago zaie irakurtzen ari direna imajinatzea.
- Utzi irakurtzeari umea aspertu baino lehen. Ordulaurden ingururekin nahikoa izan leike.

Oso ondo pasatzen dute, goxotasuna izugarri estimatzen dute, eta eskean dituzu zerbait irakurtzeko egunero.
_Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1129761413108905752005-10-20T00:33:00.000+02:002005-10-20T00:37:28.513+02:00Manifestazion...

Hau ez da umeak horretara trebatzeko. Zin dagit. Baina manifak hor daude, kalean, eta umeek ikusten dutena imitatzeko joera natural, beharrezko eta entretenigarria dute.

Bakoitzari orri bat eman, idatzi dezala edo marraz dezala nahi duen marrazkia, eta ala! Pasiloan aurrera eta atzera, oihuka!

- Manifestazion, txorizo y jamon!
- Ez ez ez, ez gera garbituko!
- Pagarik gabe, etxeko lanik ez!

Antidisturbioena ere ez da gaizki egoten. Korrika umeak, eta bat plastikozko puzgailu batekin "egurra" ematen.

Umetan behintzat, goza dezatela korrikan! Gero gerokoak.

Primeran pasatzen dute.

_Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com1tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1129135261446721122005-10-12T18:39:00.002+02:002008-03-21T23:49:26.904+01:00Txakur bat erosi dut
<embed pluginspage="http://www.macromedia.com/go/getflashplayer" src="http://www.patxitrapero.com/txakurbat.swf" width="300" height="300" type="application/x-shockwave-flash" quality="high">
</embed>Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com2tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1128725146135580882005-10-08T00:42:00.000+02:002005-10-08T00:45:46.143+02:00Hiru hitzeko ipuiakErositako ipuiek arazo bat dute. Ez direla batek asmatutakoak.

Umeak ez dira oraindik oso kritikari kultural zorrotzak, beren ibilbide artistiko mugatuarengatik, eta horrek ondo geratzeko aukera ematen dizu, edozein “narraxkeri” asmatuta ere.

Zuk boteprontoan asmatutako ipui erren kili-kolo hoiek, badute abantaila izugarri bat, erositakoen aurrean. Umeak protagonista bihurtzen dituzula.

Umeari kamioiak gustatzen zaizkiola? Ipini kamioi bat bere bizitzan. Izurdeak? Ipini dozena erdi bat. Kotxe-kapotak? Jarriozu polit polit bat, arrosa, lazoduna.

Eskaiezu umeari, hiru hitz esateko, eta asma ezazu burutik pasatzen zaizun lehenbiziko istorioa. Istorio absurdoa, ez hanka ez buru duena, berdin da!

Edozein gauzarekin konformatzen dira.

Neri benetako harribitxiak atera izan zaizkit. Parrez lehertzeko modukoak, bitxiak, sentimentalak, misteriodunak… Danetarikoak. Gordetzeko modukoak.

Eta baita izugarri aldrebesak ere. Berdin da! Berdin estimatzen dituzte batzuk zein besteak.

Beraiek aukeratutako hiru hitzekin ipui bat asmatzea, JOLASA baita.

Probatu zazu. Ez zera damutuko. Izugarrizko bizioa hartzen dute.

Telegrama moduan bada ere, horra, adibidetxo bat:

Garabia. Helatua. Teilatua.

Azkeneko pisuan oso familia berezia bizi omen zan: denak gizen gizenak omen ziren, izugarri gizenak / Egun hartan bero izugarria egiten zuen. / Matxura bat dala eta, urik gabe geratu ziren / Egarri ziren / Joxe! Zoaz ura erostera! Bai ama. Baina ai! Ez zala atetik kabitzen!

Kasualitatea. Etxe horretako teilatua berritzen ari ziren. Manolo, kamioiaren garabia gidatzen ari zan bere mandoaz. Izugarri despistatua zan. Bokadiloa jaten ari zan. / Deskuidatu zan… Eta nahi gabe, handik pasatzen ari zan helatuz betetako kamioia engantxatu zuen. / Teilaturaino igo zuen, bokadiloa jaten ari zan bitartean… eta teilatuaren gainean ipini zuen.

Krask, zeharkatu zuen kamioiak teilatua. Familiaren etxera sartuz. Ai ze sustoa! Krask, beste zarata bat: kamioiaren atea iriki zan, eta helatu mordoa erori zan familia gizenaren egongelara.

Arratsalde guztia, helatuak jaten pasa zuten.

Eta hala bazan ez bazan, sar dadila… Patxitraperoren poltsikoan!

_Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com2tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1126484970611038952005-09-12T02:27:00.000+02:002005-09-12T02:29:30.616+02:00Burua bere kasa- Aita, jetsiko didazu bizikleta kalera?

Zu sofan eserita, kalera jeisteko inolako gogorik gabe. Begiratzen diozu umeari, eta ezer esan gabe, burua mugitzen hasten zera, ezker-eskubi.

- Joooooooo, aitaaaaaaa!

Burua mugitzen segitzen dezu. Ezker-eskubi.

- Aita bengaaaaaaaa, jetsidazu bizikletaaaaa!

Berdin. Burua ezker-eskubi, etengabe... Umea ezezkoarekin desesperatzen ikusten dezun arte. Orduan hau bota :

- Aitor, etorri maitia. Burua bere kasa ibiltzen hasi zait, eta ezin det gelditu. Lagunduko didazu gelditzen?

Burua mugitzen segi, umeak burua bi eskuekin heldu eta gelditzen lortu arte.

Gero baietz esan noski, jetsiko diozula bizikleta.

Parreak garantizatuta.
_Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1126043115352176752005-09-06T23:36:00.000+02:002006-12-04T01:22:13.793+01:00zarata-festaHotsak atera umeari. Zapaldu burua, sudurra; belarrietatik tira; okotzazpian, sabelean igurtzi… Ikutze bakoitzarekin, egin zarata jakin bat.

Asmatu zure doinuak, eta ibili saltoka gorputz atal batetik bestera, behin eta berriz. Mundial pasatzen dute.

Hemen daukazu adibidetxo bat. Altabozak piztu, eta pasiatu -poliki- sagua irudiaren gainean.

<embed pluginspage="http://www.macromedia.com/go/getflashplayer" src="http://www.patxitrapero.com/orkesta/untitled.swf" width="350" height="350" type="application/x-shockwave-flash" quality="high"></embed>

Bremengo musikarien ipuia betidanik iruditu zitzaidan exkaxa. Nola bildurtuko dira ba lapurrak lau animaliaren hotsekin??

Oker nenbilen.

Ibili sagua azkar irudiaren gainean, eta gauza baldinbazera minutua aguantatzeko nerbioetatik gaisotu gabe, hots guztiak batera entzunaz, zorionak. Ossso gizon/emakume lasaia zera.

Irudi hau oso arriskutsua izan daiteke zure nerbioentzako. Umeak urruti mantendu! Ez utzi beronekin jolasten! Abisatuta zaude!

_Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com2tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1125876161587306372005-09-05T01:21:00.000+02:002005-09-05T01:26:40.473+02:00Modelo desfileaEuria kalean. Etxea umez beteta. Zer egin?

Ez da gauza haundirik behar. Izara zahar batzuk, eta makilaje pixka bat.

_Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1122721208170230172005-08-01T12:54:00.000+02:002005-07-30T13:00:08.190+02:00Dantzan dantzan!Telebistari begira hain sarri egon beharrean...

Zergaitik ez musika jarri, eta dantzan hasi?

Helduok "3 en 1" premian sentituko gera hasieran, baina soltatzen jun ahala, asko gozatuko degu, eta zorte pixkabatekin... Ohitura bihurtu igual!

Kilikagarria dana benetan, ohe gainean dantza egitea!

Adi! Arriskutsua ere izan daiteke. Zaindu ohe ingurua trastez libre egon dadin. Tarteka min hartzen dute, lurrera eroriz edo alkarren kontra txoke eginez, baina segituan dira dantzan berriz ere.

Adibidetxo bat nahi dezuenok...

Hemen konexio motelagoa dezuenok.

_Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1122209292571757822005-07-24T14:45:00.000+02:002005-07-24T14:48:12.576+02:00Nere laguna zera?Umeari esan:

- Etorri txikitxo, galdera bat egin behar dizut:

- Zer? - berak

- Nere laguna zera?

- Bai. (?¿?)

Eta orduan estutu on on bat eman. Besarkatu fuerte fuerte, aspabientoak eginez, aiiiiiii!!! Baina ze jatorra zeran!

Eta pakean utzi.

Handik minutuerdira.

Jon, kepa, Aritz... Nere laguna zera?

- Baieeeeetz! - Berak - Eta berdin. Besarkatu fuerte fuerte. Aspabientoak, muxuak dozenaka.

Eta pakean utzi.

Eta handik minutuerdira berriz, eta berriz, eta berriz. Umea aspertu arte. Tira, ez dira aspertzen. Parre egiten dute, eta oso gustora hartzen dituzte besarkada, laztan, muxu eta igurtziak.

Aspertzen diren momentuan, lehenxeago edo geroxeago aspertu egingo baitira hainbesteko "maitasunaz"...

- Nere laguna zera?

- Ez! - esango dizute.

Orduan jun eta zaplada mordoa eman, serioaren plantak eginez.

- Joe!!

- A! Zeuk esan dezu! Ez zera nere laguna!

Eta parre algaren ondoren, atzera erasoa!

- Nere laguna zera?

Segun zer gustatzen zaien gehiago, muxuak edo zapladak, gauza bat edo bestea esango dizute. Primeran pasatzen dute. Eta zuk ere bai, izan ere, behingoagatik zeu zera astuna, ez beraiek!

_Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com0tag:blogger.com,1999:blog-10641151.post-1121816539591956862005-07-20T01:40:00.000+02:002005-07-20T01:42:19.596+02:00Donutsssssssss!

Primeran pasa nahi badezu zuk, eta asko gozatu haiek, emaiezu sorpresa bat:

Telebista ikusten edo nunbaiten entretenituta daudela, erakutsiezu espero ez duten jaki gozo gozo bat.

- Zeinek nahi du donuts goxo goxo bat?

Korrika jungo zaizkizu atzetik, zoratzen.

Ihes egin etxe guztian zehar. Ibili oheen gainetik, aulkien atzetik iskin eginez behin eta berriz, umeei sorpresatxoa erakutsiz baina behin eta berriz ukatuz.

Eta nahikoa korrika eta parre egin dezuenean, eman donutsak umeei noski.

Eta txupatu ondo behatzak !

_Patxihttp://www.blogger.com/profile/01712840554979422460noreply@blogger.com1